Martxoaren 26an, ikasleentzako zine saioa izango dugu. “Bypass”, Patxo Telleria eta Aitor Mazorena.

Komedia erromantiko honek generoaren osagai klasikoak erabiltzeaz gain (amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra…) tragediari lapurturiko eduki bat ere erabiltzen du: heriotza.

Maria (Sara Cozar) bihotzeko gaitz batek jota hiltzera doa. Xabi (Gorka Otxoa), Bartzelonan bizi den euskal ekonomilaria da, eta bere adiskidearen egoera txarraren berri duenean, bueltatuko da azken agurra ematera. Bidean jakingo du Maria berarekin maiteminduta dagoela, eta mutilak, lagunaren azken uneak gozatze aldera, gupidazko gezur bat esango dio, bera ere maimeminduta dagoela. Baina Maria ez da hilko, eta Xabi bere gezurrean harrapatuta geratuko da, nahigabe txikienao Mariarne bihotz ahula betirako apurtu lukeelako. Mariaren mutilagun itxurak egin beharko ditu, bere benetako neskalagunak (Barbara Goenaga), haurdun geratu denak, ezer jakin gabe.

Bi saio: 10:15 eta 18:15

Anima zaitezte klasekideekin etortzen!

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account